EH Bilduk botoen ia erdia eskuratu du partehartzea %5 igo den bozetan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Azkaine, Sara eta Senperen UMP nagusitu da botoen %24rekin eta Fronte Nazionala bigarren indarra izan da botoen %14rekin ı Abstentzioa %58,34koa izan da eskualdean

Alde nabarmenarekin EH Bilduk nagusitasunez irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak TTIPI-TTAPA­ren Hegoaldeko eremuan, botoen %49,47 eskuratu baititu. PP izan da bigarren indarra (%14,13). Ia herri guztietan gailendu da EH Bildu, Urdazubin izan ezik, honetan alderdi popularra gehiago izan baita­. Azkaine, Sara eta Senperen, berriz, UMPk irabazi ditu hauteskundeak, botoen %24,07 lortuta. EAJ-PNB izan da biga­rren bozkatuena Saran eta Fronte Nazionala Senperen eta Azkainen.
 
Eskualde osoan, hiru herritan izan da partehartzea abstentzioa baino altuagoa: Donamaria (%51,86), Elgorriaga (%52,98) eta Goizuetan (%57,17). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun