Aste kulturala oso arrakastatsua izan da. Eguraldi bikaina egin zuenez jende asko bildu zen ekintza guzietan. Etxeko ttikienek eta ez hain ttikiek denetarik ikasteko aukera izan zuten: herrialde ezberdinetako postreak egiten, panpinei arropak egiten, jaurtigailu ezberdinak, taloak... Primeran pasatzeko aukera paregabea zegoen eta halaxe egin zuten.
Ondoko hilobiko tipoa antzerkia ere oso arrakastatsua izan zen, irri ederrak egiteko aukera izan zuten jauregira hurbildu zirenek Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreen gorabeherekin. Afaria ere giro ederrean joan zen.
Kulturaldiaren antolaketan aritu den taldearen izenean, «mila esker parte hartu eta lagundu duzuen guziei».