Manolo Ganboa bikain bizikletan

Mattin LARRALDE 2014ko maiatzaren 29a

Manolo Ganboa, Aragoiko probaren podiumean. Utzitako argazkia.

Orain dela bi urte Manolo Ganboa herritarrak irabazi zuen Miguel Indurain txirrindula lasterketa Beran. Bere zaletasunarekin segitzen du eta maiatzaren 17-18ko asteburuan beste postu on bat lortu du. Master 40 kategorian biga­rren izan da Pantikosan hasi eta Aramonen,1788 metroko altueran buka­tzen zen helmugan. Tartean, mendi saila igaro behar izan zuten eta, ­erran bezala, bigarren izan zen estatu osoko txirrindulariak bildu zituen lasterketan. Zorionak Ganbo, herritar guztiak pozten gaituk eta segi hortan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun