Egoitz Esarte Baleztena izanen da, joan den urtean bezala, uda aldera herriko lanetan ariko den langilea. Bide bazterrak garbitzen, desbrozatzen eta gisako lanetan arituko da egunean lau orduz. Beste sei lagun aurkeztu ziren lehiaketara, baina berak lortu zuen puntuaziorik altuena. Maiatzaren 14an jakinarazi zuen Mankomunitateak.