Bestaberri egunaren ondoko igandean, ekainaren 22an, gazta lehiaketa egitea eta txoko politenari saria ematea erabaki du udalak, iaz bezala. Joan den urtean saritu ziren txokoak aurten ez dute saririk izateko aukerarik. Berendua ere emanen da arratsaldeko meza ondotik, lehiaketara aurkeztutako gaztekin eta gero musika ere izanen da herriko musikariekin, giroa alaitzeko.