Pulunpa eskolan bisita berezia izan zuten maiatzaren 9an. Enaitz, Nagore eta Iñigo gurasoekin etorri zen arratsaldean eta beraiek prestatutako bideo alai eta zoragarria aurkeztu zuten. Eskolako haurrek ez zutenez detailerik galdu nahi, oso oso zintzo portatu ziren. Enaitz hasieran urduri egon arren, poliki-poliki giroan sartzen joan zen eta azkenean, abestu eta dena egin zuen. Bukaeran, egindako bisita eskertzeko, eskolako haur eta maisu-maistrek ipuin bat oparitu zioten Enaitzi, egunero amets goxoak egin ditzan. Arratsalde zoragarria izan zen.