Ohiturari eutsiz, Bestaberri egunean dantzatuko da Dantza Luzea herrian. Hainbat urtez galdurik egon ondotik, duela 10 urte berreskuratu zuen herritar talde batek, dantza eta egun horretan dantzazeko ohitura . Horretarako, Makuso herriko txistulariak mantendutako doinuak eta adineko dantzarien oroitzapen eta irakaspenak baliatu zituzten.
Beraz, badira urte batzuk dantzatzen dela, baina azken urteetan mutil gutti daude dantzarako. Horregatik, deialdia egin zaie herriko mutil gazte nahiz zaharxeagoei animatzeko Bestaberri egunean dantza luzea dantzatzera. Animatuz gero nahikoa da bertan dantzatzen dutenekin harremanetan jartzera, entsaioetara hurbilduta.