Pulunpa eskolako irakasle eta ikasleak azken txanpa edo hiruilekoan sartu dira eta azken klase eta ateraldiak ere burutzen ari dira. Maiatz hondarrean 2. eta 3. ziklokoak eta Haur Hezkuntzakoak kanpaldietara joan ziren. Haur Hezkuntzakoak Bertizko Zabala etxera joan behar dute egun bat lo egitera eta bi egunez inguruan dauden xoko eta lekuak ikustera. 2. eta 3. ziklokoek Gipuzkoaldean eginen dute kanpaldia , hain zuzen Hondarribian.
Bertzalde ekainean klasea goizez bakarrik izanen dute eta iada burubelarri daude sarturik ikasturte bukaera prestatzen!