Errekako Judo sekzioak emaitza bikainak lortu ditu, 8 domina eskuratuz Nafarroako Kirol Jokuetan. Benjamin mailan, urrezko dominak jaso dituzte Saioa Atxalandabaso Iribarren eta Markel Jabalera Juanenak, zilarrezko domina Ivan Arambel Fernandezek eta brontzezkoa Oihana Agirre Urrozek. Alebinetan, Joseba Bengotxea Sapuppo zilarrezko domina golkoratu zuen eta Eñaut Setoain Gartxitorenak eta Aritz Zulaika Irigoienek brontzezkoa. Infantiletan, urrezko domina lortu zuen Cristina Arambel Fernandezek.