22 ahari aurkeztu ziren Udaberriko Feriako lehiaketara, sekula baino gehiago. Mutur beltzen artean, Donamariko Zabalteneko Joxe Mari Indak aurkeztutako bientzat izan dira lehen bi sariak. Beintza-Labaiengo Dolareako Jose Mari Etxeberrirentzat izan zen hirugarren saria. Mutur gorrietan, lehen saria Oizko Telletxenekobordako Lucio Telletxeak irabazi zuen, bigarrena Oizko Agortenekokordako Mari Jose Urrozek eta hirugarrena Sunbillako Bixarnekobordako Beñardo Bazterrikak.