Ba al zenekien...

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Malerrekako Egunaren baitan, Litro bat esne Enaitzen alde kanpaina eginen dela?  Esne brikaz eginiko bi horma handiren gibelean, bi mezu egonen dira gordeta. Euro bat ekartzen duen orok, litro bat esne kentzen ahalko du brikaz eginiko hormatik. Piskanaka, gibelean gordeta dauden bi mezuak irakurri ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun