Herri Krosa ekainaren 15ean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Aitzinera begira ere lanean segituko du Erre­kak. Herri Krosaren XXXVI. edizioa antolatu du ekainaren 15ean. 10:30ean abiatuko dira kategoria ttikienetakoak eta 11:30ean kadete mailatik beterano bitartekoak. Sariei dagokienez, gizaseme nahiz emakumezkoetan 150 euro jasoko ditu lehenbizikoak, 90 bigarrenak, 60 hirugarrenak, 45 laugarrenak eta 30 bosga­rrenak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun