Baserrietako jakiak eskaintzen dituzte aurten ere zortzi jatetxetan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Bertizko Partzuergoko Laura Elizagoien, Bertiz jatetxe elkarteko Maria Inbuluzketa lehendakari ordea eta Ruben Garate lehendakariarekin, jardunaldien aurkezpenean. Utzitako argazkia.

Ekainaren 22ra arte eginen da Udaberriko Gastronomia Jardunaldien bigarren edizioa

Joan den urtean, Bertiz Partzuergo Turis­tikoko jatetxe elkarteak Gure Baserrietako jakiak jardunaldi gastronomiko berriak mar­txan jarri zituen eta lortutako arrakasta ikusita, aurten ere bigarren edizioa abiatu da. Jardunaldi hauen helburua, Baz­tan-Bidasoko baserrietako produktuen kalitateari merezi duten indarra ematea da, udaberri sasoiko produk­tuetan oinarrituz eta baita, zonaldeko gastronomia tradizionala bulka­tzea ere.
 
Aurtengo jardunaldiak, maiatzaren 23an hasi ziren eta ekainaren 22ra bitartean eginen dira eta zonaldeko zor­tzi jate­txetan dastatu ahal dira Jardunaldi hauetarako espreski prestaturiko menu bereziak: Iruritako Olari jatetxean, Arizkungo Ordoki erretegian, Donamariako Bentan, Aran­tzako Burlada jatetxean, Alkaiagako Zubiondo jatetxean, Oronoz-Mugairiko Urgain jatetxean, Elbeteko Posadan eta Urdazubiko Ikaburua jatetxean.
 
Jatetxe hauetan aurkituko ditugun menu berezietako produktuen artean, bildotsa, bara­tzeko produktuak, gaztanbera, ilarrak, baserriko oilaskoa, gazta, txuleta…eta bertze hain­bat bertako plater goxoetan.
 
Menuak 17 euro eta 25 euro artean dabiltza eta jatetxe batzuetan menuak egunero dastatzen ahal diren arren, bertze batzuetan, asteburuetan bakarrik es­kaintzen dituzte. Menuen informazio osotua, www.consorciobertiz.org webgunean aurkitu daiteke.
 
Jardunaldi hauek borobiltzeko, bertan parte hartzen duten guztiei, opariak banatuko zaizkie, produktu gastronomiko eta turistikoekin. Jardunaldi hauek Bertiz Partzuergo Turistikoaren laguntzari esker antolatuak izan dira eta Nafarroako Inurrieta upeltegiari eta Lacturale esneei ere eskerrik beroenak eman nahi zaizkie, mota honetako proiektuetan lagundu eta jardunaldi hauen babesle izateagatik.
 
Udaberriko Gure Baserrietako Jakiak Jardunaldi gastronomikoen informazio osotua, Bertiz Partzuergoaren  webgunean, sare sozialetan eta zonaldeko turismo bulego eta jate­txe partaideetan aurkitu daiteke.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun