Usopop festibala bosgarren urtez eginen da Lizarietako lepoan maiatzaren 31n

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Aurten ere giro izanen da Lizarietako lepoan. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 3:30ean hasiko dira kontzertuak, DJak ere izanen dira eta sartzea 9 eurotan da

Bosgarren aldiko Sarako Usopop elkarteak Lizarietako lepoa okupatuko du bere festibala antolatzeko. Maiatzaren 31 ean, larunbatarekin, eginen da eta mota ezberdineko musika adituko da aurten ere.

Bosgarren aldiko Sarako Usopop elkarteak Lizarietako lepoa okupatuko du bere festibala antolatzeko. Maiatzaren 31 ean, larunbatarekin, eginen da eta mota ezberdineko musika adituko da aurten ere.

Larunbat arratsaldeko 3:30ean Musikolore eta Anari&Aguxtin Alkhat (folk) entzuten ahalko dira. 6etatik goiti Mobydick Band (Folk rock) taldea arituko da, ondotik Okzitaniako Tolosako Kid Wise (post rock) taldea entzuten ahalko da, segitzeko Sebastien Schuller (pop), gero Vie sauvage Girondako hedonistak joko dute eta gaua ongi bukatzeko Abereen dantza. Bertan edan eta jaten ahalko da, festibalaren sartzea eguno osorako 9 eurotan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun