Bina partida irabazi dituzte Bera eta Doneztebek Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 26a

Martinez, Errandonea, Gorriti eta Elizalde, Bera eta Doneztebeko seniorren partida hasi aitzinetik. Utzitako argazkia

Halere, Doneztebek 28 tantu gehiago egin ditu

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute Berak eta Doneztebek elkarren kontra. Maiatzaren 25ean, igande goizean aritu ziren Eztegara pilotalekuan eta bina partida irabazi zituzten arren, tantuen aldea nabarmen izan da Donezteberen aldekoa, 28 tantu gehiago egin baitzituzten.

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute Berak eta Doneztebek elkarren kontra. Maiatzaren 25ean, igande goizean aritu ziren Eztegara pilotalekuan eta bina partida irabazi zituzten arren, tantuen aldea nabarmen izan da Donezteberen aldekoa, 28 tantu gehiago egin baitzituzten. Ikusi argazkiak

Kimu mailan partida borrokatua jokatu dute, baina azkenean garaipena Berakoentzat izan zen. Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 18-14 irabazi zieten Santesteban eta Loiarteri. Kadete eta gazte mailako partidak, aldiz, hagitz laburrak izan ziren eta biak Doneztebek irabazi zituzten.

Kadete mailan, Doneztebeko Iker Salaberriak eta Mariezkurrenak 18-1 irabazi zieten Berako Mikel Eltzaurdia eta Jonan Fagoagari.

Gazte mailan, Jon Olaizola falta zela somatu zuen Berako eta Joanes Bakaikoa eta Aldabek 22-4 irabazi zieten Beñat Mitxelena eta Mattin Garbisuri.

Senior mailan, berriz ere jubenilekin aritu zen Bera, baina berriz ere ezustea eman eta garaipena lortu zuten Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek. 22-19 irabazi zieten Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Jon Gorritiri. Aipagarriena, Eztegara pilotalekuan bildu zen jendetza.

 

Berria txapelketa

Bortzirietako pilotariek Berria txapelketako partidak ere jokatu zituzte ortziral arratsaldean Beran. Ikusi argazkiak

Kadetetan partida parekatua izan zen bai jokoan baita markagailuan ere. Azkenean, etxekoek lortu zuten garaipena, Oian Canabal eta Harri Maritorenak 22 eta 20 irabazi zieten Lizarrako Azkune eta Anduagari.

Gazte mailan Jon Olaizolaren falta somatu zuten bortziritarrek. Lehenengo tantoetan Mitxelena bikain ibili zen, bainan partida erditik aitzinera Lizarrakoak Garbisuri atzera jotzen hasi ziren eta 22ra zuzenean joan ziren. Azkenean, Beñat Mitxelenak eta Mattin Garbisuk 15-22 galdu zuten Lizarrako Zalduendo eta Mateoren kontra.

Senior mailan, berriz ere jubenilek jokatu zuten eta ezustezkoa eman zuten. Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek 22 eta 17 irabazi zieten Azkoitiako Santxori (Euskal Herriko txapelduna) eta Gorrotxategiri (afizionatu mailan dabilen puntako atzelaria). Beratar gazteak bikain hasi ziren (8-2 irabazten). Azkoitikoak 18-16ra hurbildu ziren, baina azkenean gazteek lortu zuten garaipena, erakustadi bikaina emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun