Futbol denboraldiari adio erran diote eskualdeko taldeek ere

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 2a

Doneztebeko jubenilek liga bikaina egin dute, baina ez dute garaipenik lortu igoera fasean. Artxiboko argazkia

Baztango talde nagusiak ez du aitzinera egiterik izan kopan eta Doneztebeko jubenilek ez dute igoerarik lortu

Eskualdeko kirol talde gehientsuenek bukatua zuten denboraldia, baina asteburu honetan adio erran diote oraindik jokatzen ari ziren bi futbol taldeek. Baztango futbol talde nagusiak ez du Nafarroako Preferenteko kopako final laurdenetetatik pasatzerik izan eta Doneztebeko jubenilek ez dute igoerarik lortu.

Eskualdeko kirol talde gehientsuenek bukatua zuten denboraldia, baina asteburu honetan adio erran diote oraindik jokatzen ari ziren bi futbol taldeek. Baztango futbol talde nagusiak ez du Nafarroako Preferenteko kopako final laurdenetetatik pasatzerik izan eta Doneztebeko jubenilek ez dute igoerarik lortu. Baztandarrek emaitza kaxkarra lortu zuten joanekoan Itaroa Huarteren kontra, Giltxaurdin 0-2 galdu baitzuten. Uharten aitzindu egin ziren eta estu-estu hartu zuten arerioa, bertze gol batekin luzapena izanen baitzen, baina azkenean etxekoek berdindu egin zuten eta baztandarrak kanporatu. Doneztebeko jubenilek, berriz, liga bikaina egin dute eta bigarren izan dira hasierako fasean, baina igoera fasean ez du partida irabazterik lortu, sei partidetatik 4 berdindu eta 2 galdu egin baititu.

 

Emaitzak

Nafarroako Preferenteko Kopa, final laurdenetako itzulia

Itaroa Huarte B 1 – Baztan 1 (San Jose)

Nafarroako jubenilen bigarren maila, igoera fasea

CD Valtierrano 2 – Doneztebe 2 (Diego Armando eta Mikel Retegi)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun