Infantil mailako Nafarroako eskubaloi kopako finalak jokatu ziren larunbat goizean Donezteben. Mutikoetan, herriko taldeak, Errekak irabazi egin zuen finala. Hortaz, ligan azpitxapeldun eta kopan txapeldun izan dira. Nesketan, aldiz, gol bakarrarengatik galdu zuen Baztango BKTk. Futbolean, garaipenarekin eta bederatzigarren postuan bukatu du liga Beti Gazteko talde nagusiak. Lesakako mutiko infantilak eta futbol 8ko neskek, berriz, ez dute finalerako sailkatzea lortu. Baztango talde nagusiak galdu egin du kopako joaneko partidan eta Gure Txokoako jubenilek ere galdu egin du kopako finalerdia.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Aloña Mendi 0 - Beti Gazte 1 (Ander Ordoki)
Nafarroako Preferenteko Kopan
Baztan 0 – Itaroa Huarte B 2
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopako final erdiak
Touring 2 - Gure Txokoa 0
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
Doneztebe 0 – CD Salesianos 0
Nafarroako infantilen lehen mailako bigarren fasean
Beti Gazte 3 (Aimar Zamoranok 2 eta Antton Petrirena) – CD Atarrabia 4
Doneztebe 6 (Ander Berasategik 2, Iñigo Belarra, Aritz Bereau, Aimar Jabalera eta Aimar Leatxe) – Gares 1
Baztan 6 (Unai Bertizek 2, Jon Mayordomo, Oskar Elorza, Ander Ballarena, Oier Cordoba) – CD Ardoi B 2
Nafarroako Emakumeen Ligan
Kirol Sport 7 – Doneztebe 0
Neskak futbol 8 Nafarroako Koparen finalerdia
Beti Gazte 5 (Ainara Otxotekok 2, Oihana Huartemendia, Maialen Jaurenak 2) – Itaroa Huarte 4. Itzuliko partida irabazi arren, joaneko partidan hiru golengatik galdu zuenez, ez da finalerako sailkatu Beti Gazte.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Kopan
Baztango KT 22 – SD Lagunak 23
Oberena 22 - Baztango KT 18
Infantil mutikoak kopako finala
Erreka 34 – BM Bardenas A 29
Infantil neskak kopako finala
Baztango KT A 14 – Lizarreria B 15
Prealebinak
Erreka – Anaitasuna B