Eskualdeko kirol talde gehienentzat bukatu da denboraldia. Bertze batzuentzat azken partida izanen da asteburukoa. Eskubaloian, erraterako, infantil mailako kopako finalak jokatuko dituzte BKTko neskek eta Errekako mutikoek. Bi partidak larunbat goizean jokatuko dira Doneztebeko kiroldegian, 10:30ean neskak eta 12:00etan mutikoak. Futbolari dagokionez, Beti Gazteko talde nagusiak lasai jokatuko du azken partida, maila mantenduko duela segurtatuta. Lesakako infantilek, berriz, etxean irabazi behar dute Nafarroako lehen mailako finalean sartzeko. Gure Txokoako jubenilek ere kopako finalerdia jokatuko dute.
Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Aloña Mendi - Beti Gazte, igandean 16:30ean Oñatiko Azkoagainen.
Nafarroako Preferenteko Kopan
Baztan – Itaroa Huarte B, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopako final erdiak
Touring - Gure Txokoa, larunbatean 19:00etan Errenteriako Fanderian.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
Doneztebe – CD Salesianos, larunbatean 17:00etan Donezteben.
Nafarroako infantilen lehen mailako bigarren fasean
Beti Gazte – CD Atarrabia, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.
Doneztebe – Gares, larunbatean 12:00etan Donezteben.
Baztan – CD Ardoi B, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Emakumeen Ligan
Kirol Sport – Doneztebe, igandean 11:30ean Orkoienen.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Kopan
Oberena - Baztango KT, igandean 12:00etan Iruñeko Oberenan.
Infantil mutikoak kopako finala
Erreka – BM Bardenas A, larunbatean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.
Infantil neskak kopako finala
Baztango KT A – Lizarreria B, larunbatean 10:30ean Doneztebeko kiroldegian.
Prealebinak
Erreka – Anaitasuna B, larunbatean 9:30ean Doneztebeko kiroldegian.