Gure baserrietako jakiak eskainiko dituzte aurten ere Bertiz Partzuergo Turistikoko zortzi jatetxetan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 21a

Bertizko Partzuergoko Laura Elizagoien, Bertiz jatetxe elkarteko Maria Inbuluzketa lehendakari ordea eta Ruben Garate lehendakariarekin, jardunaldien aurkezpenean. Utzitako argazkia

Maiatzaren 23tik ekainaren 22ra eginen da Udaberriko Jardunaldi gastronomikoaren bigarren edizioa

Joan den urtean, Bertiz Partzuergo Turistikoko jatetxe elkarteak “Gure Baserrietako jakiak” jardunaldi gastronomiko berriak martxan jarri zituen eta lortutako arrakasta ikusita, aurten ere bigarren edizioa prest dago. Jardunaldi hauen helburua, Baztan-Bidasoko baserrietako produktuen kalitateari merezi duten indarra ematea da, udaberri sasoiko produktuetan oinarrituz eta baita, zonaldeko gastronomia tradizionala bulkatzea ere.

Joan den urtean, Bertiz Partzuergo Turistikoko jatetxe elkarteak “Gure Baserrietako jakiak” jardunaldi gastronomiko berriak martxan jarri zituen eta lortutako arrakasta ikusita, aurten ere bigarren edizioa prest dago. Jardunaldi hauen helburua, Baztan-Bidasoko baserrietako produktuen kalitateari merezi duten indarra ematea da, udaberri sasoiko produktuetan oinarrituz eta baita, zonaldeko gastronomia tradizionala bulkatzea ere.

Aurtengo jardunaldiak, maiatzaren 23tik ekainaren 22ra bitartean eginen dira eta zonaldeko zortzi jatetxetan dastatu ahal izanen dira Jardunaldi hauetarako espreski prestaturiko menu bereziak: Iruritako Olari jatetxean, Arizkungo Ordoki erretegian, Donamariako Bentan, Arantzako Burlada jatetxean, Alkaiagako Zubiondo jatetxean, Oronoz-Mugairiko Urgain jatetxean, Elbeteko Posadan eta Urdazubiko Ikaburua jatetxean.

Jatetxe hauetan aurkituko ditugun menu berezietako produktuen artean, bildotsa, baratzeko produktuak, gaztanbera, ilarrak, baserriko oilaskoa, gazta, txuleta…eta bertze hainbat bertako plater goxo daude.

Menuak 17 euro eta 25 euro artean dabiltza eta jatetxe batzuetan menuak egunero dastatzen ahalko diren arren, bertze batzuetan, asteburuetan bakarrik eskainiko dituzte. Menuen informazio osotua, www.consorciobertiz.org webgunean aurkitu daiteke.

Jardunaldi hauek borobiltzeko, bertan parte hartzen duten guztiei, opariak banatuko zaizkie, produktu gastronomiko eta turistikoekin. Jardunaldi hauek Bertiz Partzuergo Turistikoaren laguntzari esker antolatuak izan dira eta Nafarroako Inurrieta upeltegiari eta Lacturale esneei ere eskerrik beroenak eman nahi zaizkie, mota honetako proiektuetan lagundu eta jardunaldi hauen babesle izateagatik.

Udaberriko “Gure Baserrietako Jakiak” Jardunaldi gastronomikoen informazio osotua, Bertiz Partzuergoaren www.consorciobertiz.org webgunean, sare sozialetan eta zonaldeko turismo bulego eta jatetxe partaideetan aurkitu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun