Alde nabarmenarekin EH Bilduk nagusitasunez irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak TTIPI-TTAPAren Hegoaldeko eremuan, botoen %49,47 eskuratu baititu. PP izan da bigarren indarra (%14,13). Ia herri guztietan gailendu da EH Bildu, Urdazubin izan ezik, honetan alderdi popularra gehiago izan baita. Azkaine, Sara eta Senperen, berriz, UMPk irabazi ditu hauteskundeak, botoen %24,07 lortuta. EAJ-PNB izan da bigarren bozkatuena Saran eta Fronte Nazionala Senperen eta Azkainen.
Eskualde osoan, hiru herritan izan da partehartzea abstentzioa baino altuagoa: Donamaria (%51,86), Elgorriaga (%52,98) eta Goizuetan (%57,17).