Maiatzaren 24 eta 25an moteroen edo moto zaleen bilkura eginen da Elgorriagan, IV. Basurde Biker Festa, hain zuzen. Larunbatean, joko moteroak, moto zaharren erakusketa eta poteo bazkaria eginen dira eta eguna akitzeko, kontzertua AZ-DZrekin eta oraindik zehazteko dagoen beste talderen batekin. Elgorriagara hurbiltzeko aitzakia polita, beraz, anima zaitez.