Asteburu honetan jokatu da Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldia. Honen ondotik, lehen multzoan Doneztebe Bk eta bigarren multzoan Irurita Bk aldetxoa hartu dute sailkapen buruan.
Lehenbiziko multzoan Arraioz Ck 9-8 irabazi zion Irurita Ari eta Doneztebe Bk 9-7 Doneztebe Ari. Gauzak honela, Doneztebe Bk jokatutako 6 partidetatik 5 irabazi ditu (14 puntu) eta Irurita A eta Arraioz Ck hiruna (10 eta 9 puntu hurrenez hurren).
Bigarren multzoan, Irurita Bk 9-7 irabazi zion Doneztebe Dri eta Arraioz Ak 9-2 Oizeri. Multzo honetan Irurita Bk bakarrik jokatu ditu sei partida eta seiak irabazi ditu (15 puntu). Arraiozek 5 jokatu eta 3 irabazi ditu (9 puntu) eta Oiz, Arraioz B eta Doneztebe Dk bana irabazi dute (4 puntu bakoitzak).
Zortzigarren jardunaldia
Datorren asteburuan zortzigarren jardunaldia jokatuko dute.
Lehenbiziko multzoan
Irurita A – Doneztebe C, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe A – Arraioz C, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe B atsedena.
Bigarren multzoan
Oiz – Irurita B, larunbatean 17:00etan.
Arraioz B – Doneztebe D, larunbatean 17:00etan.
Arraioz A atsedena.