Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatu zen larunbatean Altsasun

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 20a

Nafarroako bertso eskoletako 50 neska-mutiko bildu ziren Altsasun. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bertsopaper lehiaketako hiru sari Bortzirietara ekarri dituzte

Ohikoa denez, ikasturtea bukatzen ari denean Nafarroako bertso-eskoletan ari diren gaztetxoek bere eguna ospatu zuten. Larunbatean egin zuten eta aurten Altsasun zuten hitzordua. Eguneko ekitaldien artean, bertsopaper lehiaketako sari banaketa ere egin zuten. Tartean, Bortzirietako hiru bertsolari gaztetxo ere saritu zituzten.

Nafarroa osoan ari diren 50 gaztetxo inguru elkartu ziren larunbatean Altsasuko Iortia Kulturgunean Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatzeko. Ongi etorriaren ondotik, taula gainetik kantatzeko aukera izan zuten bertsolari gazteek. Saioa bukatuta, aurtengo bertsopaper lehiaketako sari-banaketa egin zuten. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Lesakako Orti Arotzena Portu suertatu zen irabazle; LHko 5. eta 6. mailan Berako Ekhiñe Zapiain Arlegi; DBHko 1. eta 2. mailan Lesakako Uxue Mesa Garmendia eta DBHko 3. eta 4. Mailan, Altsasuko Idoia Granizo Uribarren.

Bazkaldu eta gero, jolas didaktikoen txanda ailegatu zen. Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ikasleek beraiek prestatutako bertso saioa izan zen, Aimar Karrika eta Xabier Terreros bertsolariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun