Niko Mindegia doneztebarra Europako txapeldun eskubaloian

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 19a

Niko Mindegia, Hungariako taldekideekin garaipena ospatzen. Utzitako argazkia

EHF Kopa irabazi du Hungariako Pick Szeged taldearekin

Asteburu honetan jokatu da EHF Kopako lauko finala Berlinen eta Niko Mindegia doneztebarraren Pick Szeged taldeak ezustea eman eta Europako txapelketa hau irabaztea lortu du Berlinen.

Asteburu honetan jokatu da EHF Kopako lauko finala Berlinen eta Niko Mindegia doneztebarraren Pick Szeged taldeak ezustea eman eta Europako txapelketa hau irabaztea lortu du Berlinen.

Hain zuzen, finalerdian etxeko taldeari eta faborito nagusia zen Füchse talde alemaniarrari irabazi zion Pick Szeged taldeak finalerdian (22-24). Final handian, berriz, Frantziako Montpellier taldeari gailendu zitzaion (29-28). Finalean hiru gol egin zituen Niko Mindegiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun