Xibolako Santiago Espelosinek irabazi du Sunbillako gazta lehiaketa

Maider PETRIRENA 2014ko maiatzaren 19a

Dantzari ttikiek ere bere emanaldia eskaini zuten. Maider Petrirena

22 artisau ere izan ziren Asteburu Kulturaleko igandeko azokan

Asteburu Kulturala ospatu dute Sunbillan. Igandeko gazta lehiaketa eta artisau azoka izan ziren ekitaldi nagusiak, baina bertze hainbat izan ziren.

Asteburu Kulturala ospatu dute Sunbillan. Igandeko gazta lehiaketa eta artisau azoka izan ziren ekitaldi nagusiak, baina bertze hainbat izan ziren.

Maiatzaren 17an, larunbatean, Malerreka Eguneko mus finalerako sunbillako kanporaketa jokatu zen Bustitz ostatuan. Hameka bikotek parte hartu zuten eta bi lehendabizikoek izanen dute aukera finalean parte hartzeko. Irabazleak Jose Luis eta Jose Miguel izan ziren eta bigarrenak, berriz, Pattere eta Koro.

Igandean, berriz, VI artisau feria eta herriko gazten lehiaketa egin ziren. Horrez gain zare eder baten zozketa ere izan zuten. Aurten 10 gaztak parte hartu dute txapelketan eta irabazlea Xibolako Santiago Espelosin izan da. Bigarrena, berriz, Primenekobordako Justa Ibarra eta hirugarrena, Migeleneko Josefina Jorajuria. Gazta dastatzen urteroko Mañoli Agirre, Rakel Urtxegi eta Lizun gaztategiko Arkaitz Vicente izan ziren. Egun osoan jendetza haundia ibili zen Sunbillan barna eta horrek aukera eman zuen egindako 1000 boletoak saltzeko. Sunbillan bertan gelditu da zarea eta Miren Hernandorenari tokatu zitzaion.

 

22 eskulangile azokan

22 artisau ingururen lanak izan ziren ikusgai frontoian, herrikoak nola kanpokoak. Aipatu beharra da egun honetan postu batean herrikoak egindako taloak saltzen direla, arrakasta handiarekin gainera. Urtetik urtera gehiago saltzen dituzte. Horrez gain ere aurten SUNBITEk, (Sunbilla Indartuz Turismo Elkarteak) elkartea ezagutarazteko eta diru pixkot ateratzeko postua jarri zuten.

Gazta, teilak, kanutilloak, sagardoa, pintxoak… ziztuzten dastagai. Herriko haurrak ere parte hartu zuten beraiek egindako pultserak eta hainbat eskulan salduz. Bertzetik, eskulanetan aritzen diren herriko emakumeek ere beraien postua jarri zuten. Ixabel Arretxeak puntuz egiten dituen arropa politak ere ikusgai izan zituen, Uxuri eta Aitanarekin batera. Herriko dantzari ttikiek bere emanaldia eskaini zuten eta Aralako Mikel Donearen irudia adoratzeko aukera ere izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun