Beti Gazte eta Amaiur hasi dira Nafarroako lauko txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 10ean Jautsaratsen abiatu zen Nafarroako lauko sokatira txapelketa. Gizonezkoetan bina talde atera dituzte Amaiurrek eta Lesakako Beti Gaztek, 320 eta 300 kiloko kategorietan. Emakumezkoetan, berriz, Amaiurrek laukoa aurkeztuko du 265 eta 245 kiloko kategorian. Azken jardunaldia maiatzaren 31n eginen da Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun