Maiatzaren 3-4 eko asteburuan eskubaloiko ekipa batzuek beren txapelketako erdi finalak jokatu dituzte. 13 urte azpikoek konsolazio erdi finala galdu dute Urruñaren kontra 31-17, 15 urte azpikoek ere galdu dute Senpereren kontra 18-6. 18 urte azpikoek erdi finalen matxa Coarrazen jokatu dute eta irabazi dute 21-19 hango ekiparen kontra, Seniorrek ere irabazi dute Nousty-n 21-17. Bi ekipek itzultze matxak etxean jokatuko dituzte.