Usopop festibala bosgarren urtez eginen da Lizarietako lepoan

Joana GUERENDIAIN 2014ko maiatzaren 15a

Usopop jaialdia, joan den urtean. Artxiboko argazkia.

Arratsaldeko 3:30ean hasiko dira kontzertuak, DJak ere izanen dira eta sartzea 9 eurotan da

5. aldiko Usopop elkarteak Lizarietako lepoa okupatuko du bere festibala antolatzeko. Maiatzaren 31 ean, larunbatarekin, eginen da. Arratsaldeko 3:30e­an Musikolore eta Anari&Aguxtin Alkhat (folk) entzuten ahalko dira. 6etatik goiti Mobydick Band (Folk rock) taldea arituko da, ondotik Tolosako (okzitania) Kid Wise (post rock) taldea entzuten ahalko da, segitzeko Sebastien Schuller (pop), gero Vie sauvage Girondako hedonistak joko dute eta gaua ongi bukatzeko Abereen dantza. Bertan edan eta jaten ahalko da, festibalaren sartzea eguno osorako 9 eurotan da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun