Euskal Kostaldea-Landak norgehiagokan nagusitu da SPUC rugbi taldea

Franck DOLOSOR 2014ko maiatzaren 15a

Rugbi taldeko jokalariek gaitzeko besta ospatu zuten.

 30 eta 13 nagusitu zitzaion Senpereko SPUC Sault de Navailles-eko taldeari Euskal Kostaldea-Landak rugbi norgehiagokan. 

Senpertarrek gaitzeko besta ospatu zuten bainan ez dute gorde­tzen lehenik arazo larriak izan zituztela nagusitzeko, biarnesak biziki indartsuak agertu baitziren Saint Martin de Seignanx-en jokatu zen finalean. Guerendiain, Ollivon eta Borthairek lan paregabea egin zuten eta azkenean, garaipenarekin itzuli ziren SPUC rugbi taldekoak herrira.

Sasoia bukatzeko garaipen handia. Aupa gazteak, aupa Senpere!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun