Bere azken egoitzarat segitua izan da berriki Mayi Borthaire, sortzez Etchegaray 91 urte beteko zituen bezperan. Familia haundi batekoa izanki Mayi zena biziki ezaguna zen herrian. 1923ko maiatzaren 4ean sortu zen “Mattin aurrenean”, Santiagotegian, gaurko egunean liburuak eta oihalak saltzen diren etxean. Gero, “Lekunberrian”, Mattintegian, (gaurko Arocena ostatuan) eta ondotik “Elizabidea”-n Zangomoztegian (berriki arte Etchegaray ostatua) bizi izan da. 1947an, karrika nagusiko ostatuetako giroa utzi zuen Mattin Borthaire Audet ibarrundarrarekin ezkontzeko. Elgarrekin hameka seme alaba izan dituzte batzuk zeruratuak jadanik eta beraz pozen artean pena haundiak ere jasan izan ditu Audeteneko etxeko andere xaharrak. Laborantza, pilota, gerla eta kontrabandoaren inguruko hameka istorio ezagutzen zuen Mayi zenak eta batzuk bilduak dira Senperetik Senpererat eta Matxin Irabola liburuetan. Mayik ongi ezagutu zuen 1935an zendu zen Senpereko bertsulari haundia:
«Arraroa zen, gizon pullit bat zen, arras airosa, maitea zen gaixoa! Bertsulariak izaten ziren etxean. Irriz egoten ginen, batzuk salan, eta gero sukaldean ere. Batzuk hasi eta bertzeek errepusta ematen zuten. Kantu eskualdunak maite ditut eta esposatu nintzelarik senarrak galdetu ninduen nun ikasiak nituen hainbertze kantu. Ni ez naiz nihun izan ikasten, etxean!».
Doluminak familiari, ez adiorik Mayi, milesker.