Pirineo Atlantikoetako monumento historikoetan sailkatu dute eliza

Franck DOLOSOR 2014ko maiatzaren 15a

Jondoni Petri eliza ederrena da senpertar ainitzen ustez. Franck DOLOSOR

XVIII. mendean apailatu zen barroko estiloko erretaula

Senpertar ainitzek uste dute Jondoni Pe­tri eliza ederrena dela eta bederen ederrenetarik bat dela aitortu dute berriki hortaz dakitenek. Berriki Senpereko eliza Pirineo Atlantikoetako departamenduko eraikin historikoetan izendatua eta sailkatua izan da, Ipar Euskal Herriko bertze 11 elizekin batean. Akitaniako ondare eta interesgune lurralde batzordeak eman du ideia eta Akitaniako prefetak hartu du erabakia. Aipagarria da gure eliza 16garren mendean altxatu zutela, 17garrenean moldatu eta 18garrenean apailatu zela barroko estiloko erretaula. Berritua izan den orgina eta zurezko hiru galeriek fededunen aldea eder­tzen dute. Izendapen hunekin baliteke diru laguntza gehiago eskuratzea elizan, kaperetan edo errotetan berritze lanak egin beharko direlarik. Senpertarrentzat eta turistentzat interesgune garrantzitsua da Jondoni Petri eliza. Izendapen bera ardietsi dute bertzeak bertze Aldude, Ortzaize, Hazparne edo Hendaiako elizek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun