Doneztebeko Agorreta Musika Eskolak laister irekiko du 2014-2015 ikasturterako matrikulazio epea. Datorren ikasturterako, berrikuntza moduan, 12 urteko haurrentzat instrumentoa solfeorik gabe ikasteko aukera eman dute, baita jende helduarentzat ere.
Hortaz gain, solfeoa egiten edo musika tresnaren bat ikasten ari gabe ere, Haur Abesbatzan parte hartu nahi duen guziari ateak ireki dizkiote, hilabetean 3 euro ordainduz.
Izen emateko epeak hauek izanen dira: Ikasle zaharrentzat maiatzaren 19tik 23ra. Ikasle berrientzat maiatzaren 26tik ekainaren 6ra. Musika Eskolan egin beharko da izen ematea arratsaldez. Epe berezia ere irekiko da irailaren 8tik 12ra, 11:00etatik 13:00etara.