Txori batek tiestoan egin du kabia Saldisko baserri batean. Ez dakigu zer klasetakoa den, horia eta grisa ditu kolore batzuk. Urtxuria ote den dago etxeko gizona; andreak, berriz, aski du kortinatik kukuka egonda. Sei arrautza errun zituen apirilean, eta sei txorikume jaio dira. Dagoeneko lumak ateratzen hasi zaizkie, eta, berri hau ateratzen denerako, hegatuak izanen dira seguru asko ere. Harata ez da bandera arrotzik ailegatu. Han biziaren bandera dute, ez etxeko kaldurretik zintzilik, etxe inguru guzian, maindiretako. Oiloak bere txitxakin, ahatea txitatzen, bost-sei txerrikume amaren errapetik eta aretzea sekulako lasterrak egiten puztana goiti eginda, baita bildotsak ere be eta be, amari deika.