1.342 langabetu zituen eskualdeak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Martxoan baino 104 guttiago dira (-%7,19), aspaldiko jautsiera nabarmenena

1.342 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak apiril hondarrean, martxoan baino 104 guttiago. Nafarroa osoan %3,20 jautsi da lan­gabezia eta eskualdean %7,19, aspaldiko jautsiera nabarmenena.
 
Apirilean 488 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 60 mugagabeak.
 
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 616 lagun daude langabezian, martxoan baino 41 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 585 langabetu daude, martxoan baino 50 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere 17 lagun guttiago daude langa­bezian, 82, eta adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, mar­txoan baino 4 emakume gehiago daude lanik gabe, 59 denera.
 
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jau­tsierarik nabarmenena izan duen sektorea izan da, 946tik 865 langabetura pasatuz, 81 guttiago. Industria arloan 18 langabetu guttiago daude, 227 denera. Eraikuntzan ere 18 langabetu guttiago daude, 141. Nekazaritzan  bi lagun gehiago daude langabezian, 26 lagun, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 83 lagun daude langabezian, martxoan baino 9 gehiago. 
 
Koadroan ageri denez, dagoeneko langa­betuen erditsuak ez du prestaziorik kobratzen.
 
 
 
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun