Koadrila ederra joan zen apirilaren 23an Ordiziako Artzain egunera. Goizeko hamarrak aldera iritsi ziren bertara eta eguna ongi hasteko tabernetan mokadutxoa jateko tartea izan zuten. Mendetako ohiturari segiz 11:00etan artaldeek karrikak zeharkatu zituzten eta hori ikusi ondotik, nekazari eta artisauen postuak bisitatu zituzten Arkupeak Elkartekoek. Gazta eta barazki artean Karlos Argiñano sukaldari famatua topatu zuten eta harekin solastu eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuten. 13:30ean Azpeitia aldera abiatu ziren, Kiruri jatetxean bazkaltzeko. Otordu ederra jan ondotik, dantzaldia izan zen iluntzeko zortziak laurden gutxi arte. Jatetxetik hurbil gelditzen denez bazkideetako batzuk arratsaldean Loiolako Santutegia bisitatu zuten.