Santiagorantz abiatu aurretik, Lourdesen izan ziren bazkide horietako batzuk. Denera, 110 elkartekide joan ziren maiatzaren 2an egin zen irteerara. Doneztebeko parrokoak meza eman zuen hamabiak inguruan eta gero guztiak bazkaltzera joan ziren. Bazkalondoan, errosariora joan ziren, baina eguraldi txarra medio, gaixoen erromesaldia santutegi barrenean egin zen kanpoan egin beharrean.