Donejakue bideko etapak osatuz

Fernando ETXEBERRIA 2014ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 5ean, elkarrekin abiatu ziren Vianako polikiroldegitik. Fernando ETXEBERRIA

Sei egunez bidean aurrera egin dute 22 bazkidek

Arkupeak Elkarteko kideak Donejakue Bidea osatzeko asmoa dute. Ibilbidearen zati batzuk dagoeneko eginak dituzte eta maia­tzen 5ean, Vianatik abiatu eta sei egunez, bidean aurrera egin dute. 22 bazkidek eman zuten izena eta guztiak elka­rrekin abiatu ziren arren, gero bi taldetan banatu ziren. Taldeetako batek falta zaizkien etapa guztiak aurten amaitzeko asmoa du eta ber­tze taldeak berriz bi urteko epean.  Horregatik, taldeetako batek Nava­rreten eman zion amaiera ibilbideari eta besteak San Antongo gainean izan zuen helmuga. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun