Ezkurran ere kantuz

Fernando ETXEBERRIA 2014ko mai. 15a, 10:12

fernando ETXEBERRIA

Maiatzaren 3an, 32 abeslari bildu ziren Ezkurran egin zen Malerreka kantuz egunean. Barranka ostatuan egin zuten hitzordua, kantuan ongi pasatzeko asmoz. Hasieran eguraldi lagun ez zuten arren, goizak aurrera egin ahala atertu eta frontoiko aterpetik ateratzeko aukera izan zuten. Trikitixa lagun herrian barna aritu ziren kantuan eta Barrankan bukatu zuten ibilaldia giro ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun