Ganbela bidean eserleku bat eraiki du herritar batek

Fernando ETXEBERRIA 2014ko maiatzaren 15a

Irudian suteak utzitako ondorioak. Fernando ETXEBERRIA

Apirilaren 18ko suteak uste baino kalte ttikiagoak utzi ditu

Ostegun Santuko sutearen ondorioak neurtu dira eta zorionez ez da kalte handirik izan.  Ametzak erre ziren baina berriro ere ernetzen hasi dira. Nafarroako Gobernuko diru lagun­tzarekin landatutako haritz amerikarrak kaltetu zirela aipatu zuten baina ez da halakorik gertatu. Batzuk behar ez den bezala larre erreketan aritu diren bitartean, badira herriaren eta he­rritarren aldeko keinuak egin dituztenak. Ganbela izenez ezagu­tzen den bidean egu­rrezko eserleku bat eraiki du herritar batek, bertan paseoan ibiltzen diren jubilatuek atseden hartzeko aukera izanen dute aurrerantzean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun