Donezteben ospatzekoa da Malerrekako Gure Esku Dago Eguna maiatzaren 24an. Herri kirolak egiteko asmoa dute. Herri bakoitzetik emakume eta gizonezko bana behar dute eta borondatea duenak Jasone Astibiari eman behar dio izena. Jaialdi berean Aierrik musika taldeak ere joko du.