Errotarako egurrezko bidean sokazko baranda paratu dute. Lehenago zuhaitzak ere bota egin zituzten, pasatzeko tarte meharra gelditzen zelako. Itxura berritua du orain inguruak. Horretaz gain errotaren ondoan ere burni batzuk paratu dituzte, bisitarien segurtasuna bermatzeko.