Sein btt-karreretan

Arkaitz MINDEGIA 2014ko maiatzaren 15a

Apirilean eta maia­tzean hainbat eta hainbat karreratan parte hartu du Jabier Sein mendi bizikletako txirrindulariak. Tuteran, Bilbon eta Lizarran egindako probetan, batzuetan goiko postuetan eta besteetan hurbil hurbil ibili zen. Errate baterako, apirilaren 13an Tuteran Caja Rural Kopako proban irabazle izan zen. Apirilaren 27an Bilbon jokatutako Euskadiko XCO Openeko bigarren proba ere irabazi zuen. Ondorioz, jubeniletan lider jarri zen. Azkeneko karrera, aldiz, gazi gozoa izan zen. Maiatzaren 4an Lizarran Caja Ruraleko Kopan bosgarren sailkatu zen. Nahiz eta ongi hasi, gorputzak ez zion lagundu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun