Finalaurrekoetan sartu da Ander Erasun

Arkaitz MINDEGIA 2014ko maiatzaren 15a

Beran jokatutako saioan bere multzoko garailea atera zen aurtiztarra

Euskolabel banakako aizkora txapelketa aurrera doa, eta ederki ari da Ander Erasun. Lehen bi jardunaldien ondotik aitzinera segitzen du. Bigarrenean, Beran, sei aizkolarik hartu zuten parte, bi multzotan banatuak. Lehen multzoan Oihan Larretxea, Ruben Saralegi eta Jon Rodrigezek hartu zuten parte eta bestean Ander Erasun, Iker Vicente eta Eneko Otañok. Ander Erasun bere multzoko irabazle geratu zen eta horrela finalerdietarako txartela lortu zuen Oihan Larretxea, Ruben Saralegi eta Eneko Otañorekin batera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun