Udaberria argitzen hasi den honetan, jendea ere hasi da lorez betetzen balkoiak, baratzeak landatzen eta garaiko bertze lanetan. Herri sarreran dagoen itturrian eta bere aparkalekuan loreak jarri eta zaintzeaz gain, aurten geranioak ere jarri dituzte. Eskertzekoa da bertan borondatez egiten duten lana, garbi eta txukun idukitzeko herri ingurua. Asko dugu hauetaz ikasteko, euren borondate onarekin lan handia egiten baitute herriaren alde.