Matrikulazio epea irekiko du laister Agorreta Musika Eskolak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Agorreta Musika Eskolak laister irekiko du 2014-2015 ikasturterako matrikulazio epea. Datorren ikasturterako, berrikuntza moduan, 12 urtetik goitikoentzat instrumentua solfeorik gabe ikasteko aukera eman dute, baita jende helduarentzat ere.
 
Hortaz gain, solfeoa egiten edo musika tresnaren bat ikasten ari gabe ere, Haur Abesbatzan parte hartu nahi duen guziari ateak ireki dizkiote, hilabetean 3 euro ordain­duta. Akordeoia, gita­rra, pandereta, perkusioa, pianoa, trikitixa eta txistua dira aukerako instrumentuak.
 
Izen emateko epeak hauek izanen dira. Ikasle zaharrentzat maiatzaren 19tik 23ra. Ikasle berrientzat maiatzaren 26tik ekainaren 6ra. Musika Eskolan egin beharko da izen ematea arratsaldez. Epe berezia ere irekiko da irailaren 8tik 12ra (11:00-13:00).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun