Malerrekako Gure Esku Dago Eguna ospatuko da herrian

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Hainbat ekitaldi eginen dira egun osoan

Gure Esku Dago ekimena Malerrekan zabaltzen joateko, maia­tzaren 24an (larunbata) Gure Esku dago eguna antolatu dute. Hitzordu honen helburua ekitaldiz betetako egun polita antola­tzea da, ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katerako giroa bero­tzen joanaz.
 
Eguna argi soinuekin hasiko da 10:30ean. 11:00etan Bearzana frontoian he­rri kirolak antolatuko dira, Male­rrekako 6 talderen partehartzearekin: Doneztebe, Elgorriaga-Ituren-Zubieta, Basaburua, Oiz-Donamaria-U­rroz, Bertizarana eta Sunbilla. Talde bakoi­tza 8 edo 10 lagunez osatua egonen da eta sei edo zazpi probei aurre egin beharko diete. 
 
Kirolen ondoren, 13:00etan giza kate bat eginen da, ondotik he­rri bazkaria eta akitzeko mus eta partxis txapelketa, umeendako jolasak eta puzgarriak ere izanen dira.  Eguna borobiltzeko erromeria antolatu dute.
 
Egun honetan me­troak eta materiala salgai ja­rriko dira, Gazte Burrunbak antolatutako egunean (maiatzaren 17an) eta Malerrekako egunean (maiatzaren 31n) bezalaxe. Ostiz liburu-dendan eta Elgorriagako ostatuan ere eskuratzen ahal dira noiznahi. Malerrekako aurreikuspenak aisa bete dira, dagoeneko 120 me­tro saldu baitira. Ekainaren 8rako 150eko muga gaindi­tzea espero dute. Antolakun­tzak autobusak paratuko ditu egun horretarako eta doan izateko boletoak salgai jarriko dira Baztan, Bor­tziriak eta Malerrekan. Ekainaren 8ra­ko animazioa ere prestatu behar da Baz­tan eta Bortzirietako jendearekin bat eginda: fanfa­rrea, joaldunak, musikariak, dantzariak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun