Irurita Bk laxoa txapelketako lehen partida galdu egin du

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 28a

Hutsean utzi zuen Oizek bere plazan

Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidak jokatu ziren asteburuan. Ezustekorik handiena Irurita Bk eman zuen. Jokatutako sei partidak irabaziak zituen, baina larunbatean hutsean utzi zuen Oizek bere plazan.

Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidak jokatu ziren asteburuan. Ezustekorik handiena Irurita Bk eman zuen. Jokatutako sei partidak irabaziak zituen, baina larunbatean hutsean utzi zuen Oizek bere plazan.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

Lehen multzoan

Irurita A 9 – Doneztebe C 5

Doneztebe A 9 – Arraioz C 5

Bigarren multzoan

Oiz 9 – Irurita B 0

Arraioz B 4 – Doneztebe D 0 (bertan behera euriarengatik)

Oiz 8 – Arraioz A 9 (5. Jardunaldikoa)

Gisa honetara, lehen multzoan Doneztebe B dago sailkapen buruan, jokatutako 6 partidetatik 5 irabazita (5-1); Irurita da bigarren (4-3), Arraioz C hirugarren (3-4), Doneztebe A laugarren (3-3) eta Doneztebe C bosgarren (1-5). Bigarren multzoan, galdu arren Irurita Bk segitzen du lehen postuan (6-1), Arraioz A bigarren (4-2), Oiz hirugarren (2-4), Arraioz B laugarren (1-3) eta Doneztebe D bosgarren (1-4).

 

Bederatzigarren jardunaldia heldu den asteburuan

Maiatza eta ekaina lotzen dituen asteburu honetan jokatuko da laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia:

Lehen multzoan

Doneztebe C – Doneztebe A, larunbatean 16:00etan.

Arraioz C – Doneztebe B, larunbatean 16:00etan.

Irurita A atsedena.

Bigarren multzoan

Doneztebe D – Oiz, larunbatean 18:00etan.

Arraioz B – Arraioz A, larunbatean 18:00etan.

Irurita B atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun