28 lagun bildu ziren Artzain Amerikanoen bestan

Maider PETRIRENA 2014ko maiatzaren 15a

Jaione OTXANDORENA

Maiatzaren 1ean ospatu zuten Amerikarrek beraien besta ederra. 28. urteurrena dute eta nahiz eta kasualitatea izan 28 pertsona izan ziren besta eder ho­rretaz gozatzera elkartu zirenak. Urtero bezala Ulibeltzak Elkartean egin zuten hitzordua beraien Ameriketako edari goxua dastatzeko, Jaibol-a. Ondoren Ariztigain Kanpinera joan ziren bertan bazkari eder batez gozatzera, denak elkarrekin giro ederrean. Han ohiturak jarraituz, bazkaria, familia argazkia eta berendua egin zituzten. Artzai baten hitzetan egun ezin hobea pasatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun