N-121-A errepidearen funtzionamendua aztertuko du Nafarroako Gobernuak etorkizuneko proiektuak hobetzeko

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatibak ere aztertzen hasiak dira. Artxiboko argazkia

Bideak dituen ahultasunak eta sendotasunak identifikatu eta diseinu-proposamenak zehaztuko ditu azterlanak

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak lizitaziora atera berri du N-121-A errepidearen funtzionaltasunaren eta bide-segurtasunaren azterlan teknikoa. Errepidearen funtzionamendua eta Iruñerriko eskualdeko autobien sarean sortzen den trafikoaren banaketa aztertzeko balioko du.

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak lizitaziora atera berri du N-121-A errepidearen funtzionaltasunaren eta bide-segurtasunaren azterlan teknikoa. Errepidearen funtzionamendua eta Iruñerriko eskualdeko autobien sarean sortzen den trafikoaren banaketa aztertzeko balioko du.

Lizitazioaren aurrekontua 100.000 eurokoa da (BEZa barne), eta 8 hilabetean burutuko dela aurreikusi da. Nafarroako Gobernua errepideko ahultasunak identifikatzeko gauzatzen ari den analisiaren barrenean eginen da azterlana, ondoren behar diren proiektuak gauzatzeko eta onesten diren proiektu horien oinarri obrak egiteko. Zehazki, honako hauek dira azterlanean sartuko diren lanak: bidearen ahultasun eta sendotasunak zehaztu, funtzionaltasunari eta bide-segurtasunari dagokienez; zirkulazioaren edo trafikoaren azterlana; aurkitutako hutsuneak hobetzeko diseinu-proposamenak zehaztea; eta, azkenik, bide horretako trafikoaren eta Sakanako autobiaren (A-10), Donejakue bidearen (A-12) eta Pirinioetako autobiaren (A-21), Iruñeko ingurabideen (PA-30) eta Iruña ekialdekoaren (A-15) arteko elkarreraginaren azterlana aurkeztuko da.

Gaur egun, N-121-A Iruña-Behobia errepidean, egunean 10.000 ibilgailu pasatzen dira banaz bertze eta horien % 28 ibilgailu astunak dira. Istripu aunitz gertatu diren tarteak daude eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak ditu.

 

Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatibak

Gogorarazi behar da, aipatu den azterlana egiten den bitartean, lizitazio-fasean dela Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatiben azterlanak. 81.500 euroko (BEZa barne) aurrekontua du eta lanak 5 hilabetean eginen dira.

Azterlanaren helburua Belateko eta Almandozko tunelak bitan banatzeko bideragarriak diren trazadura-aukerak zehaztea da.

Aukeratzen den alternatiban oinarrituta finantzatzeko moduen inguruko azterlan ekonomikoa eginen da, baita proiektua idaztean beharrezkoa izanen den kanpaina geoteknikoaren proposamena eta balorazioa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun