Ekitaldi aunitzekin dator Sunbillako Asteburu Kulturala

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Eskulangileen lanak ikusgai izanen dira igandean, goiz eta arratsaldez. Artxiboko argazkia

Gazta lehiaketaren eta artisau feriaren seigarren edizioa eginen da igandean

Maiatzaren 16tik 18ra ospatuko da Sunbillako Asteburu Kulturala eta urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Akitzeko, igandean, artisau feriaren eta gazta lehiaketaren seigarren edizioa eginen da.

Maiatzaren 16tik 18ra ospatuko da Sunbillako Asteburu Kulturala eta urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Akitzeko, igandean, artisau feriaren eta gazta lehiaketaren seigarren edizioa eginen da.

Ortziralean, 16:30ean haur jokoak izanen dira. Ondotik, txokolatada. 19:00etan hitzaldia eta bideo emanaldia izanen da Euskal Herritik barna itzulia egin duen Arkaitz Astiazaranen eskutik. 20:30ean, afari autogestionatua eginen da Ulibeltzak elkartean, edo bertze hitzetan, bakoitzak zerbait eraman beharko du. 22:00etan mus txapelketa jokatuko da Bustitzen.

Larunbat goizeko 9:00etan mendi eta bizikleta ibilaldietarako izen ematea irekiko da Fonda atarian. Ordu erdi beranduago abiatuko dira mendizaleak eta txirrindulazaleak. Oinez, Plaza-Arretxekoboda-Zumaleku (jateko zerbait)-Txurinborda-Plaza ibilaldia eginen dute. Bizikleta buelta, berriz, plazatik abiatuta, Auloa, Bulatxiki, Zumaleku (jateko zerbait) eta Arretxekobordan barna plazan akituko dute. 16:00etan bazkaria izanen da Ariztigain kanpinean. Apuntatu nahi duenak txartelak bertan izanen ditu salgai. Goizez eta arratsaldez Jokulandia izanen da. 17:30ean Malerrekako Eguneko finalerako Sunbillako mus kanporaketa jokatuko da Bustitz ostatuan. Ilunbarrean poteoa eginen da txaranga herrikoiarekin.

Igandean, azkenik, 10:00etatik 13:00etara artisau feriaren eta gazta lehiaketa herrikoiaren seigarren edizioa eginen da. Arratsaldez ere artisau feria izanen da, 4:30etik 7etara. 17:30ean haur dantzariak ariko dira eta 19:00etan gazta lehiaketaren sari banaketa eta saskiaren zozketa eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun